Jaitxi zaitez palkutik momentutxo batez Ta hartu lekua ene lagunen artean. Begiraiguzu denoi zuzen begitara Azalpena ugar zor dizkiguzu ta.
Esaiguzu hizkuntza hau ez dela geurea Herri faltsu bat izan dugula maite. Geure arteko besarkada ta malkoak Lekuz kanpo sentitzen dituzun horrek.
Begitara begira Begitara begira Lekuz kanpo gaudela esaiguzu Begitara begira Begitara begira Lekuz kanpo gaudela esaiguzu
Zeure palku-kideek entzun ez dezaten Uzkurtu eta esaidazu belarrira Bizi-bizirik dela ez al duzun ikusten Neurea ta neure lagunen herria Zoritxarrez badakit galderen kantu hau Entzungo duen azkena zeu zarela. Beraz amestuko dut kalean topatu Ta honakoa oihukatuko dizudala
Begitara begira Begitara begira Lekuz kanpo gaudela esaiguzu Begitara begira Begitara begira Lekuz kanpo gaudela esaiguzu
Lurretik lorera, loretik bihotzera Legetatik urrun, malkotatik gertu Esaidak lagun, eskutik helduta begitara Herrian zutik jarraituko diagula