Katredal Bat lyrics by Berri Txarrak



Katedral Bat
Berri Txarrak

Gitarra astindu
Eta ikusi kanturik baduen
Hor nonbait ezkutuan
Behatzak bihurritu
Ea norbaitek ahaztua duen
Akorde minorren bat

Eta min eman arte
Zure falta izan
Ez da musa hoberik
Uh oh oh oh
Uh oh oh oh

Katedral bat egin
Hegalik gabe sortu ziren
Abesti pusketekin
Bertako beiratetik
Sartzen diren eguzki izpien
Energiaz berrekin

Eta min eman arte
Zure falta izan
Ez da musa hoberik
Ikasitakoa desikasten ikasi
Ahaztutakoa ahaztu
Eta aurrera egin

Irakurtzea da bestela idaztea
Paperak aitortzen dit
Kantatu besterik
Ez nuen egin nahi
Erantzuten diot nik

Neure ahotsa bilatu
Beti besteena entzun
Loa kentzen didanari
Ekintzekin erantzun
Lagunarteko uneak luzarazi
Maitasuna egin maite dugunekin

Carpe noctem!

Eta min eman arte
Zure falta izan
Ez da musa hoberik
Bihotzen artean
Parkour egitean
Erori baina beti zutik erori

Uh oh oh oh
Uh oh oh oh
Uh oh oh oh

Gitarra laztandu
Barruan kanturik baduen