Aukera Berriak lyrics by En Tol Sarmiento



Aukera Berriak
En Tol Sarmiento

Aurrera eta atzera, ikusi pausu berdinak
Errepide zuzen honetan
Marraztutako bidetik isiltasuna
Haizearen norabidean

Puntu bati begira
Galtzen dugu ingurua
Eta bertan dauden koloreak
Baina bidegurutzeak
Dira aukera berriak
Dira aukera berriak
Aukera berriak

Ahaztutako ateak azaltzen hasten dira
Euren bila goazenean
Ausardiaren hegoak astinduz hegan
Haizeak laztantzen nau orain

Aldetara begira
Sentituz ingurua
Eta bertan dauden koloreak
Nire bidegurutzeak
Dira aukera berriak
Dira aukera berriak
Aukera berriak

Aukera berriak

Margotuko ditugu kolore berriak
Oh oh oh oh oh oh oh
Irekiko ditugu batera ateak
Oh oh oh oh oh oh oh oh

Margotuko ditugu kolore berriak
Orri zuri batetik ipuin ederrenak
Irekiko ditugu batera ateak
Oihartzunak ekarri ditzala erantzunak
Eta aukera berriak

Eta aukera berriak

Margotuko ditugu kolore berriak
Orri zuri batetik ipuin ederrenak
Irekiko ditugu batera ateak
Oihartzunak ekarri ditzala erantzunak

Margotuko ditugu kolore berriak
Orri zuri batetik ipuin ederrenak
Irekiko ditugu batera ateak
Oihartzunak ekarri ditzala erantzunak
Eta aukera berriak